Casal Lambda irabazpenik gabeko bilgune bat da. Bere helburua homosexualitearekiko mormalkuntza lortzea da. 1976 tik hona, gay eta lesbianei orientazio eta bilkura gune bat eskaintzen die, eta baita ere profesional eta ikertzaileei Informazio eta Dokumentazio Zentro bat.

Gizarte osoarekiko, alderdi politikoekiko eta instituzio publikoekiko etengabeko lanean eta bere kultur ekintzetan oinarriturik, giza proiekzio lan garrantzitsua ari da egiten Casal Lambda.

Lambda Etxaldearen zerbitzuak:
  • Informazio Zerbitzua
  • Dokumentazio Zentroa
  • Aholku Psikologikoa
  • Laguntza Juridikoa
  • Harrera Zerbitzua
  • Osasun Aholkua Hiesarekiko Informazioa
  • Lambda Aldizkaria
  • Giza eta Kultur Proiekzioa
  • Lambda Txartela
  • Sendi Txartela

 

Talde eta Komisioak:

  • Gazte Taldeak
  • Lesbianen Taldeak
  • Zaharren Taldeak
  • Ekintzen Taldeak
  • Lan Komisioak

Urteroko Ekintza Nagusiak:

 

Casal Lambda Barcelonako Udalaz, Barcelonako Diputazioaz, Ongi Izate Sozialaren Departamentuaz eta Catalunyako Generalitatearen Gaztediaren Idazkaritza Nagusiaz kontzertaturiko talde bat da.

Casal Lambda helburu nagusia homosexualitatearekiko giza normalkuntza lortzea da. Sarri, homosexualitatearen giza onarpen ezak gay eta lesbianak beren bizitza sexuala eta afektiboa zirkuito hertsietan mugatzera daramatza, eta norberaren orientazio sexuala onartzea oso zail bihurtzen du, era berean diskriminazio egoerak sortaraziz.

Bere partaideen laguntza ekonomikoei eta pertsona askoren interesik gabeko lanari esker bere proiektuak aurrera eramateko gauza da Casal Lambda.. Talde Ez Gubernamentalak gauzak aldatzera lagun dezakegula uste baduzu, zu zeu ere Casal Lambda lagun bihur zaitezke. Eta gogoan izan Lambda Txartelaz beherapen eta abaintal pila bat lortuko duzula gure helburuekin bat datozen Espainiar Estatuko mota askotako denda eta zerbitzutan.

 

  • CASAL LAMBDA * Informazio Zerbitzua
  • Carrer Verdaguer i Callís, 10  Tel: 933.195.550
  • 08003 BARCELONA Fax: 933.103.035
  • http://www.lambdaweb.org

Horrialde hauetan dagoen informazioa birproduzi daiteke sorrera aipatuzgero.

Casal Lambda sar zaitez!

(versión en castellano)

 

Free counter and web stats